Berastegiko toponimoen artean bada Txarti izenekoa, baserri bat dena, Izotzalde auzoan.
Beste lekuko zaharrago bat badago, XX. mendearen bigarren erdikoa, Iñaki Linazasorok bere Caseríos de Guipuzcoa liburuan bildua: Txarti.
Analisia egiteko bi lekuko hauekin nahikoa litzateke, aldaketa larririk gertatu ez bada. Hautagai egokiena, beraz, Txarti antroponimoa litzateke, blog honetan aztertua. Martinen hipokoristiko ugarien artean Txarti ere egongo litzateke, Marti euskal aldaeran oinarritua, eta esanahi hipokoristikoa emateko, m- > tx- bilakaera erabilia izan zen.
Etxe izenetan ohikoa da antroponimoren bat aurkitzea, lehenego jabearena, askotan. Hala bazen, Txarti antroponimoaren lekuko bakarra XVI. mende hasieran jasoa izan zen, eta, agian, baserriaren izena ere garai horretakoa izan liteke, baina lekuko bakar batekin ezin da garaia zehaztu, gerta liteke Txarti indarrean irautea mende batzuetan baina testuetara oso gutxitan azaleratzea. Edonola ere, Txarti antroponimoaren lekuko bakarrari beste bat gehitu ahal da, hau toponimikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario