martes, 12 de mayo de 2020

Amatea toponimoa

Toponimo hau Arabako Miñao (gaztelaniaz Miñano mayor) herrikoa da, XVI. mende bukaeratik jasoa, Onomasticon 29: Toponimia de Vitoria = Gasteizko toponimia: Ubarrundia de Vitoria/Gasteizko Ubarrundia liburuko lekukoak eta ohar etimologikoa, 306-307. or.:
AMATEA
DOC. Amatea (1585, AHPA, P. 4.963, f. 738), Amathea (1588, AHPA, P. 6.221), Amatia (1601, AHPA, P. 2.578), Amatea (1623, AMV, sig. 10/018/000), Amatia (1630, AHPA, P. 4.108, f. 135), Amatea (1637, AHPA, P. 5.738, f. 69), Amatea (1657, AMV, sig. 10/019/000), Amatea (1686, TA), Amattia (1689, AHPA, P. 6.081, f. 1.351), Prado de Amattea (1703, AHPA, P. 349, f. 1.237), Prado de Amatea (1717, AHPA, P. 328, f. 547), Prado de Amatea (1717, AHPA, P. 328, f. 548), Amatea (1730, AHPA, P. 732, f. 415), Amate (1735, AMV, sig. 10/021/000)
[...]
OBS. El primer elemento de este topóimo es opaco respecto a su significado.
El segundo elemento puede ser ate, ‘paso, portillo’ con marca de artículo.
Muy bien documentado desde el siglo XVI hasta el siglo XX como término de Miñano Mayor, aparece citado en numerosas ocasiones junto al genérico prado.
Hemen aurkezten den analisiaren arabera, ez dago ate izenik, toponimoak elementu bakarra izango zuen, -a artikulua zenbatu gabe. Aipatutako elementua antroponimoa litzateke, hain zuzen, Amata latin jatorrikoa. Amata toponimoan azaldu bezala, antroponimoa Erdi Aroan ere ezaguna izan zen eta Euskal Herrian lekuko bat ere bildu zen. Amatea toponimoak berretsiko luke ideia hori. Gainera, Amata zein Amatea toponimo arabarrak dira, beharbada adierazgarria.
Badago azaldu beharreko zehaztasun bat, Amata eta Amatea izenen arteko ezberdintasuna. Amata toponimoan antroponimo hutsa izango genukeen bezala, Amatea izenean -a artikulua erantsia izango zuen. Badago joera bat, nabarmena Arabako eta Nafarroako toponimian -a artikulua gehitzeko. Sartaldeko toponimoa denez, a + a > *aa > ea, bokal disimilazio ohikoa. Blog honetako adibide bat Naberan toponimoa litzateke, naba + haran hitzez osatua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario