martes, 28 de abril de 2020

Amata toponimoa

Lekuko bakar baten bidez ezagutzen dugu Arabako toponimo hau, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburukoan, hain zuzen:
AMATA, 1708, fuente en Aspuru.
Toponimo honi hobekien egokitzen zaion hitza antroponimo bat litzateke, emakumezkoa, Amata izena, latin jatorrikoa.
Euskal Herrian lekuko bat ere bada, Archivo General de Navarra (1234-1253) II. Comptos y Cartularios Reales liburuan jasoa, Lapurdiko Basusarriko herriko Amata de Larrer, 34. agirian, 1249. urtean.
Amata antroponimoa, beste antroponimo asko bezala, toponimo bihurtu zen, ziurrenik Erdi Aroan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario