Inbidiaerreka Ataungo erreka baten izena da. Izen honen barruan dauden elementuak oso ezagunak dira, inbidia eta erreka. Baina Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) badago beste toponimo bat, bere aurrekaria izan daitekeena, Inbidia, 50. agirian, 1505. urtean: Pero de Ynbidia, casero.
Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Juan de Zumarragarena da, 1537. urtekoa: Inbidiak aurki esango bear ez tirean gauzaak. fJZ 98. Beraz, toponimo honek inbidia hitzaren lekukotza aurreratuko luke urte gutxi batzuk, 32 urte, hain zuzen.
Eguneraketa (2026-03-11):
Ataungo toponimia web gunean informazio gehiago dago, toponimoak han Enbidia izena du eta lekukotza handia du, baina ez sarreran eman zena baino zaharragoa:
EnbidiaLekukoetan nabarmena da hasierako bokalak duen finkotasun urriak, batzuetan /e/ besteetan /i/. Bide batez, egileak egiten duen analisiak ez du funts handirik eta sarrerako inbidia hitza ongi egokitzen da, hitz honetan ere hasierako bokalean aldaketak daude.
Embidia: (= Em-bide-a). 1677 “Inbidia”. 1733 “Ynbidia”. 1733 “Embidia”.
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Santiturri
Erreferentzia: 20. karp. 020. zk. 7892 erreg.
[...]
Enbidiaerreka
Imbidi erreka: (= regata de Embidia). 1734 “Imbidierreca”. 1657 “Ymbidia erreca”.
Izaera: erreka
Kokalekua: Santiturri
Erreferentzia: 20. karp. 042. zk. 7917 erreg.
[...]
No hay comentarios:
Publicar un comentario