Erriartadutxikerra da Galdakao eta Bedia herrien artean dagoen tontor baten izena, beraz, toponimo bizkaitarra da.
Toponimo honek bi zati ditu artikulua zenbatu gabe, Erriartadu eta txiker 'txiki' izenondoa. Lehenengoaren lekuko zaharrak eta aldaerak daude Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanean:
Erriertadua: (ver Errialtadua, Errealtadua y Rialtadua), 1607, término y ejido en Lecubaso, confinante con Ceberio.Erriartadu toponimoa euskarazkoa da baina dituen elementuak ez dira argiak. Bukaeragatik ematen du partizipio bat dela, ezezaguna. Baina hitz batek aztarrena ematen du, errieta izenak. Toponimoa mugakoa izateak ere berretsiko luke hemen aurkeztutako etimologia, bi herriren arteko leku hori auzi iturri izango zen eta horregatik izena. Antzeko kasu bat Ostraidua toponimoarena izan zitekeen, hau ere partizipio bat, aspaldiko liskarren ispilu.
Rialtadua: (ver Erriertadua). Punto donde nace el arroyo Lecubaso; monte proindiviso con Ceberio y Bedia en la zona de Upo.
Rialtadua Mayor: (ver Errialtadua Mayor), 1944, pinar de Arteta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario