Bizkaiko Foru herriko toponimo honek lekuko bakarra du, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan aurkitua:
Belacoerrota Goicoa [N, TO]Lekuko bakarra bada ere, zeharo gardena da jakinik hasierako elementua dela Belako antroponimoa:
Belacoerrota_Goicoa (el molino de), Forua, a.1796, FogVizcayaMs.
Belako.Ondoren errota izen arrunta dago, garai hartan oraindik zeukan jarduenan zebilena, 'molino' esaten diotelako. Interesgarriena antroponimoa da, lekuko antroponimiko gutxi dituena baina toponimikoek erakusten dute behin eta berriz erabili zela, Belako antroponimoaren sarrera honetan sei dira eratorritako toponimoak.
Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Madalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario