Gipuzkoa zaharrean bi dira Kardel toponimoa dutenak, bata Zestoa inguruko saroi baten izena izan zen Erdi Aroan eta Archivo Municipal de Zestoa (1338-1520) liburuan daude hemen aztertuko diren lekukoak. Guztira lau dira, agiri berekoak, 36. agirikoak, 1479. urtekoak. Lehenengo biak 110. orrialdekoak dira:
sel llamado Cardel [...] el dicho sel de CardelHurrengoa 117. orrialdekoa da:
la parte de CardelAzkena 147. orrialdean dago:
la parte de CardelToponimo guztiak berdinak dira, aldaerarik ez dago eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Kardel.
Beste toponimoa Berastegikoa zen, hala agertzen baita Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan, 1625. urte ingurukoan, Berastegiko mendiez ari denean, 231. or.:
[...] Iporino, Valerdi, Cardel, Artobi en la jurisdiccion de Verastegui. Lanuce en lo alto de Bedayo á la parte de Aralar.Berastegiko toponimo honetan, Zestoa ingurukoan bezala, izen bakarra dago, nahiz eta lekuko bakarra izan, Kardel. Analisi etimologikoari dagokionez, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian bada oso antzeko antroponimo bat, Gardele:
Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (Nafarroa) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (Nafarroa), urte berean, don Gardele. Erromantzeko aldaera Cardiel da (Kardiel Belasconis, Uskartze, N, XI. m.).Antroponimoa ez da berdina, baina nabarmena da jatorri berekoak dira. Ezberdintasunak azalekoak dira, hasierako herskaria ahoskabea da bukaerako bokala galdua du edo, beharbada, Gardele izenean bokal hori erantsi zen, Nabaskoze eta antzeko toponimoetan gertatu zen bezala. Erdi Aroko antroponimian aldaera batzuk agertzen dira: Cardel, Cardello, Cardelle, Cardelo eta Kardellu, Gardele ahaztu gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario