Dornalegi da Gipuzkoako Partzuergo Nagusiko tontor bat. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina izena oso antzeko bat dago, Dornaldegi toponimoa. Azken honetan dornal- + -tegi egitura bada, oinarrikoa da *dornari hitzaren eratorpen aldaera, geroago tornulari bihurtua edo berreraikia.
Dornalegi oso antzekoa da baina ezberdintasuna azaldu beharra dago eta, dirudienez, dornal- + hegi izan daiteke, "tornularien aldapa" esanahia izango zuen, tontor baterako izen egokia, nahiz eta ezin jakin izenaren arrazoia. Beste azalpen bat ere aurki dakioke, bukaerako -egi hori -tegi atzizkiaren aldaera izatea, jauregi hitzean bezala.
miércoles, 18 de octubre de 2023
Dornalegi toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario