viernes, 22 de diciembre de 2023

Zinkunegi toponimoa

 Zinkunegi da Aiako baserri bat. Bi toponimo eratorri daude, biak baserriak, Zinkunegisaletxe eta Zinkunegizuri. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Kurpidea ballaran:

ZINKUNEGI (2 viv.) (col.)
ZINKUNEGI SALETXE (col.)
ZINKUNEGI ZURI (col.)
Toponimoa aspaldi deitura bihurtu zen eta Dokuklik web-gunean lekuko zahar batzuk daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Zinkunegiren lekukoak XVI. mendearen erdialdean agertzen hasten dira:

Toponimoak ez du zailtasun berezirik, Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan azaldu zuen:

Toponimo honetan zinkun hitza dago, zikoina hitzaren aldaera:
zinkun.
(V-gip ap. Etxba Eib).
Cigüeña.
Araba barrenean zear giñoiazala lagun tade bat, otarrazabalan iduriko zinkun-kabia. MItziar Txoriak 20. Inguru aietako baratza ta zelaietan, garbizio ederra egingo ziaken zinkun aiek! Ib. 20.

ZINKUN BELTZ. "Cigüeña negra" MItziar Txoriak 20.

ZINKUN ZURI. "Cigüeña común" MItziar Txoriak 20. Cf. VocNav: "Zinkun-zuri, cigüeña blanca. Es voz vasca".
--Egazti anka luze au, ezagutuko dezute noski! -- Bai ondo, Matxin! Zinkun zuria! MItziar Txoriak 20.
Aldaera horren lekukoak XX. mendekoak dira eta, beraz, Zinkunegi toponimoaren lekuko zaharrenek zinkun hitzaren agerpena 500 urte inguru aurreratzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario