Gurbindo da Leranozko etxe baten izena, Nafarroan. Lekuko zaharrena XIII. mendekoa da, beraz, oso toponimo zaharra da:
guruindo (1269/10/10)Toponimoak ez du aldaera handirik erakutsi, XIV. mendeko lekukoa akatsa da, ezaguturik aurreko lekukoa eta ondorengoak.
gurindo (1366)
gurbindorena (1783)
gurbindo (1996)
gurbíndo (1992-1999)
Nahiz eta azterketa etimologikorik ez izan, analisia oso agerikoa da, gurbi izena, gurbitz hedatuagoaren aldaera eta -ndo atzizki txikigarria, antroponimian zein toponimian ezaguna. Etimologia antzekoa jaso zuen Gurbizar toponimoak eta han proposatutakoa hemen ere jarriko dugu, aldaketa bera gertatuko zelako. Garai batean *burgi hitza izan zen, hainbat toponimotan agertzen dena, Burgi herri izenean, esaterako. Litekeena da *murgi aldaera ere izatea, Murgia, Murgialdai, Murgiondo toponimoetan dagoena. Hitz horren esanahia 'herri' izango zen, burgu hitzaren antzekoa eta ziurrenik aiapagai den hitzarekin lotua. Beraz, hala izan bazen hauxe izango zen bilakaera: *burgi + -ndo > *Burgindo > Gurbindo. Horrela, alde semantikoa oso ongi egokituko zen eta beharrezko aldaketa fonetikoaren oso adibide antzekoa izango zen Gurbizar toponimoarena.
Antzeko toponimoa Murgindueta da, hasieran *murgi du, ez *burgi. Toponimo honetan ez da metatesirik gertatu; gainera, -eta atzizkia ere badu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario