Nafarroan lau dira Errebelu izena duten lekuak, guztiak aurkintzak dira. Aurizperri eta Mezkiritz herrietako Errebelu, Ezkirotz herriko Errebelu, Lantz herriko Errebelu eta, azkenik, Almandoz herriko Errebelu. Toponimoek, orohar, ez dute lekuko oso zaharrik, batzuk XVI. mende bukaerakoak dira, baina Almandoz herrikoek 20 urte bete dituzte duela gutxi:
errebelu (1998)Lekuko zaharrenak Ezkirotz herrikoak dira:
Errebelu (2019)
errebelu (1592)Hurrengoak Lantz herrikoak dira:
errebelu (1592)
errebelua (1593)
errebelugaña, sel de (1629)Aurizperri eta Mezkirizkoak XIX. mendekoak dira:
Errebelu (2019)
errabelu (1833)Azken toponimo honetan badira bi aipu etimologiko, lehenengoa Nafarroako Toponimia eta Mapagintza lan bilduma erraldoikoa:
errebelu (1865)
revelua (1911-1925)
[...]Bestea Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra liburukoa:
OBS.- Elevación de 1001 metros de altitud. "Erraila (B-m), montón largo de helecho. Nahiz eta Bizkaian erabili esanahi horrekin, hemengoa zuhaitz eta iraztorrez beteriko eremua da" (MT).
[...]
[...]Sarrera honetan proposatutako jatorria antroponimikoa izango da, Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) izenburuko tesian oso izen antzekoa dago, s. v. Revellius:
Espinal, Mezkiritz (1001 m). Comentario. Nombre que se repite en Lantz y en la cendea de Galar, pero cuyo significado se nos escapa. Existe el apellido Errebelutegi.
[...]
Euskaran sartzean aldaketa batzuk izan zituen, nabarmena da dardarkariaren aurreko protesi bokalikoa, ohikoa egun ere. Tarteko <ll> ere soildu zen euskaraz <l> geratuz. Dirudienez, antroponimo honen lekukorik ez dago euskal lurraldean, baina toponimo nafar hauek erakusten dute garai zaharretan erabilia izan zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario