Garate hitzarekin sortutako toponimoak ez dira gutxi euskal lurretan. Horrela, Garategana da Eako baserri bat eta baita Gautegiz Arteaga eta Ibarrangelu arteko tontor bat ere. Garateko erreka da Artziniega eta Gordexolako erreka bat, beraz, toponimo hau Araban zein Bizkaian dago, gainera, izen bereko beste erreka bat dago Aduna, Andoain eta Zizurkilen. Garateko tontorra da Ispasterko tontor bat.
Garate zein Garatea toponimoen XVII. eta XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Garate [N, TO]Toponimo hauen etimologiek ez dute zailtasun handirik, garate hitza ezaguna delako:
Garate (la casa de), Arrazola, a.1704, FogVizcayaMs. -/Cenarruça, a.1641, FogVizcayaMs.
Garate [N, NO]
Garate (Agustina de Arabio_Vrrutia viuda de Martin de) [Vedoña (la caseria de)] [Zenita y Galarza (varrio de)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.
Garate (Antonio de) [Acheta (la caseria de)], Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Garate (Antonio de) [Acheta y Zuloaga (barrio de)], Arrancudiaga, a.1704, FogVizcayaMs.
[...]
Garatea [N, TO]
Garatea (la caseria de), Gautiguiz de Arteaga, a.1641, FogVizcayaMs.
Garatea (la caseria de) [Basecheta (cofradia de)], Ereño, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (la caseria de) [Mendesona (cofradia de)], Yspaster, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (la caseria de) [Zeniga (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (la cassa de), Yzpaster, a.1704, FogVizcayaMs. -/Zenarruza, a.1704, FogVizcayaMs.
Garattea (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Yspaster, a.1796, FogVizcayaMs.
Garatea [N, NO]
Garatea (Ant(oni)o de) [Aldaola_Aspicoa (la caseria de)], Arbazegui, a.1745, FogVizcayaMs.
Garatea (Domingo de), Bedarona, a.1704, FogVizcayaMs.
Garatea (Juan de) [Echebarri (la caseria de)] [Mendesona (cofradia de)], Yspaster, a.1745, FogVizcayaMs.
[...]
garate.Garate hitzak oso hedapen handia izan zuen eta egun dagoen gehiena toponimikoa da. Hitzaren analisiari dagokionez, argia da azken elementua ate izena dela baina hasierakoa iluna da, izan dezake lotura garai hitzarekin edo *gara hitz berreraikiarekin. Hemen proposatuko da beste azalbide bat, gain izenarekin lotura eginez. Garbe eta Garbea toponimoen sarreran gain > gar- bilakaera aurkeztu genuen eta garate izenarentzat ere egokia izan daiteke: gar- 'gain' + ate > garate. Garberen kasuetan ez zegoen beste aukerarik, garate hitzean beste aukera batzuk daude, baina eman den azalbidea osorik egokitzen zaio hitzari.
Onom.: Enecus Garatea. (1225) GLarr SJ 189. Don Garcia de Garate. (1246) Ib. 305. Petrus Garatecoa. (1249) Ib. 326. II peonadas en arradigaratea. Arzam 247.
1. "Col (passage), garatia" Foix. Cf. A Morf 696: "Ate en [...] Belate, Eulate, Garate... etc. no significa 'fuera' sino puerta o puerto y no de mar".
Hortakoz lehenak, Harizpe gehientako zianak, ükhen zian Berdaitzeko garatiaz (edo lephoaz) jabetzeko mania. ArmUs 1896, 102. Ibañeta garatian / egün ikhas dezagün / nola gure libertatiak / begiratü behar dügün. (Pastoral Üskaldünak Ibañetan). RIEV 1908, 668.
2. Cf. Itza 61 (ed. 1884; ap. RIEV 1930, 158): "Algunas [caserías] son de término redondo, como las fundadas en seles con su mojonera o apeo, llamado garate".
3. Hórreo. v. 3 garai.
Labetan gogortutako murkoak etxearen eta garatearen (hórreo) sinbolotzat zeuzkaten. Etxde Egan 1961 (1-3), 95.
No hay comentarios:
Publicar un comentario