Atxirika da Busturiako bazter-auzoa eta baserria, badago toponimo eratorri bat, Atxirikaerdikoa baserria. Toponimo honen lekuko zaharrena XV. mende bukaerakoa da eta jasoa dago P. Salaberriren Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca, 161. or.:
6.37. Atxirika (casa de Durango, B?)Hemen aurkeztuko den etimologiak ez du loturarik aurrekoarekin, baina argi dago, edonola ere, bi elementu daudela toponimo honetan, bukaeran -ika atzizkia, nahiko ezaguna Bizkai aldean, eta oinarrikoa antroponimoa izan ohi da, baina hori emateko, blog honetako bi sarreratan plazaratua erabiliko da, Aizarotz eta Aiziritze toponimoetarako hipotesitzat emandakoa. Bi izen hauetarako oinarriko antroponimoa Azeari proposatu da, edo, bere aurrekaria Asinarius latina. Atxirika eta Aiziritze izen antzekoak dira, ezberdintasun handiena atzizkian datza, batean -ika, bestean -i(t)z. Gainera, Aizarotz ere bada, honetan atzizkia -o(t)z dena.
En 1487, en Durango, se documenta Pedro de Achirica (Hidalgo de Cisneros et al, 1989b, 68, pág 375). Omaetxebarria, como hemos visto más arriba, cree que el antropónimo que está en la base es Acilius, y es posible que así sea, pero también podría estarlo Acirius (Solin & Salomies, 1994: 5). Habrá que partir de una forma asibilada, de *(terra, villa) atzirica ‘la granja de Acilius o Acirius’, de donde habrá salido, por palatalización (sin embargo no veo muy clara su razón de ser), Atxirika.
Asinarius oinarria izan bazen, orduan *Asinarica bezalakotik abiatu beharko zen, sudurkaria galdu, tarteko /a/ ere galdu eta txistukaria palatalizatuko zen, honetan ere Aiziritz izen paraleloa genuke, honetan ere lehenego lekukoetan <x> dago, palatalizazioaren adierazlea, ziurrenik. Beharbada toponimoaren hasiera beranduagokoa da, Azeari + -ika baturik, edo hobeto, *A(t)xeari. Orduan bilakaera antzekoa izango zen, beharbada ea > ia bokal disimilazioa gertatu zen, ondoren tarteko /a/ galdu. Aiziritze toponimoan sabaikaria <x> bazen, Atxirika toponimoan <tx> genuke, eta hau mendeetan egonkorra izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario