lunes, 1 de julio de 2024

Jakutegi toponimoa

 Jakutegi da Urnietako plaza bat. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoaren analisia egin daiteke, jakinik aldaketa txiki bat gertatu dela, oso ohikoa ez dena.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia, oso arrunta etxe izenetan eta oinarriko jaku-, ziurrenik Jakue antroponimoa da, apur bat laburturik. Eliza kristauaren hedaturiko antroponimo ugarietako bat da, eta bere eraginaren isla toponimian ere bada, Doñakua toponimoan, baten bat aipatzearren. Jakue aldaera Erdi Aroan erabili zen eta ziurrenik ez zen XVI. menderaino heldu.
Laburbilduz, Jakue PI + -tegi > *Jakuetegi > Jakutegi. Bilakaeraren data ezezaguna da baina antroponimoaren galerak lagunduko zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario