viernes, 23 de agosto de 2024

Karrika toponimoak

 Karrika da Gipuzkoako bi herritako toponimoa, Andoainen Karrikako errota izeneko etxea dago eta Oiartzunen Karrika da hirigune bat eta erreka bat. Azken herri honen toponimoaz informazio gehiago dago Oiartzungo toponimia liburuan, 173. or.:

Interesgarriak dira XIX. mendeko Garrika lekukoak, euskararen ezaugarria da maileguen hasierako herskarien ahostuntzea, eta kasu honetan azkenean Karrika aldaera nagusitu da.
Bilaketa egin da Karrika deituraren Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mendeko lekukoak daude, Gipuzkoakoak:
Karrikarte ere bada:
Toponimo hauetan eta deituretan izen bat dago, karrika, lekuko zaharrena XVI. mende hasierakoa da:
Onom.: Mendiondo, carrica. (1520) Arzam 302.
Hitz honen erabilera euskararen sortaldeko erdikoa da, esaterako, Gipuzkoan Donostiako inguruan erabilia izan da, ez da sartalderagora hedatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario