viernes, 6 de septiembre de 2024

Patxillardegi toponimoa

 Patxillardegi zen Donostiako baserri bat, egun desagertua. XIX. eta XX. mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia lanean:

BATXILLARDEGI: Pachillardegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Pachillardegui (1850, caserío, Madoz, 194 orr.), Pachillardegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Pachillárdegui (29) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Pachillardegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 69 orr.), Pachillardegui (1979, Caserío, C.A.V.S.S., 55 orr.); Patxillardegi, Patxillardei, Patxialdei, Patxiardei (1989, D.U.T.B.). 64-14-2, m. H-3.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Pachillerdegui.
Toponimoak bi elementu izango zituen, batxiler izena, Patxillenea toponimoan ere dagoena eta -tegi atzizkia, baina aldatua. Normalean -degi aldaera sortzen da aurretiko kontsonantea sudurkaria edo albokoa bada, Juanindegi eta Dornaldegi toponimoetan bezala. Baina dardarkari ondoren ez da gertatzen, Apartegi toponimoetan bezala. Beharbada Txillardegi toponimoaren eraginez gertatu zen, hau ere Donostiakoa:
*TXILLARDEGI: Chillardegui (1725, D.C.H.G, 168, 132), Chillardegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Chillardegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Chillárdegui (10) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Chillardegui (1975, casa, S.S.D., 157 orr.224); Txillardegi (1989, D.U.T.B.). 64-5-6, M.
Toponimo horrek ere eragin zuen dardarkari aurreko bokalaren aldaketan? Bilakaera hori, eR > aR, ezaguna da sartaldeko euskaran, baina Donostia lurralde honetatik urrun dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario