miércoles, 30 de octubre de 2024

Estanga toponimoa

 Estanga da Abaltzisketako bazter-auzo bat. Hiru baserrik dute Estanga izena herri horretan: Estangabarrena, Estangagoena eta Estangaundia. Hauetako biren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Abaltzisketako Gaintza alde auzoan:

ESTANGA BARRENA (XOTERA) (desh.)
ESTANGA GOENA (prop.)
Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunekoa, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan aurkitua. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta ugariak dira Estanga dituraren lekukoak aipatutako mendean:

Toponimoa ez da aldatu azken mendeetan eta izena bakarra dago analizatzeko, Estanga. Lotura beharbada egin daiteke oso erabilera gutxiko hitz batzuekin, estankatu eta estanku hitzekin, hain zuzen. Hitz hauek lotura dute gaztelaniazko estanque izenarekin, estancar aditzetik sortua:
estancar
Del lat. vulg. *extancare, y este del celta *ektanko 'fijar, sujetar'; cf. tancar.
1. tr. Detener y parar el curso y corriente de un líquido. U. t. c. prnl.
Estanque izenaren adiera nagusia erabilera toponimikorako egokia izan daiteke:
1. m. Balsa construida para recoger el agua, con fines utilitarios, como proveer al riego, criar peces, etc., o meramente ornamentales.
Abaltzisketako toponimoa Gorrotxaga erreka ondoan dago eta, beraz, sinesgarria da uste izatea han lan batzuk egin zituztela ura biltzeko.
Inoiz izan bada *estanga izena estankatu aditzetik sor zitekeen, edo agian estanque mailegutik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario