Turkoene da Donostiako baserri bat. XIX. mendeko lekuko ugari daude Donostiako toponimia lanean:
TURKOENEA: Churco/ Churconia (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Churco (1851,Toponimoan aldaketa bat gertatu da, lekuko zaharrenetan Txurko delako. Horrek azalpena eskatzen du eta bi aukera daude eta kontuan hartzekoa da Zurko toponimoa, Oiartzungoa. Honen jatorria zuhur izenondoan dago, -ko atzizki txikigarria erantsia duela: zuhur + -ko > *zuhurko > *zurko. Azken hau izengoitia izan zitekeen eta urrats bat gehiago eginez, *zurko > *txurko bilakaera gertatuko zen. Hau askotan gertatzen da txikigarritasuna eransteko, Txuriena baserriaren izenak Txuri izengoitian jatorria izango zuen eta hau zuri hitzetik sortuko zen. Bilakaera osoaren urratsak ez dira gutxi baina guztietan adibideak aurkitzea ez da zaila baina beste azalbide bat bada. Jatorrian turko hitza izan zitekeen:
D.U.A.-D-9-I-1948-7), Churco (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Churco (1875, caserías,
D.U.A.-D-8-1961-11), Churcoenia (1886, caserío, D.U.A.-D-9-I-1956-3), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6); Turkoenea, TTurkone, TTurko, Turko (1989, D.U.T.B.). 64-6-6, m. H-3.
turko.Eta azaldutako bilakaera bera aplikatuz, turko > *txurko. Izengoiti bat izan zitekeen, gainera, hitz hori etnonimo bat izateaz gain, beste adiera bat zeukan, lehenengotik eratorria:
1. (L, BN, S ap. Lh ; Ht VocGr 435, Lar, Dv, H), turk, turku, truko (Urt) Turco; p. ext., musulmán.
2. (Persona) cruel, insensible. "Atrocissimus, [...] gehien truko dena, gehien gogor dena" Urt III 31. "(Adj.), dur, barbare, turc" Dv.Azkenik, beste azpiadiera batekoa ere egokia izan liteke:
2.2Beraz, bi aukera daude Donostiako toponimo hori azaltzeko, baina kontuan izanik Oiartzungoaren etimologia, zuhur hitzetik sortutakoak aukera gehiago ditu besteak baino.
"Turko, túrkua, (el) que es muy suyo y no hace caso a nadie" Iz ArOñ.
No hay comentarios:
Publicar un comentario