miércoles, 13 de mayo de 2026

Jaumendi eta Jaurmendi toponimoak

 Jaumendi da Oñatiko baserri bat eta tontor bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

JAUMENDI (prop.) Liazibar sarri auzoa (Lezesarri), Oñati
Jaurmendi, aldiz, Nafarroan zegoen kokatua, Documentos navarros en lengua occitana liburuan aipu oso zaharra dago, 115. agirian, 1300. urtekoa: les quals bustalizes [son per nompne Jaurmendi Aurdequia].
Bi toponimoak oso antzekoak dira eta, ziurrenik, elementu berberak dituzte, jaun eta mendi hitzak. Jaun hitzean gertatutako aldaketek toponimoetan eragina izan dute; lehenean, nm > m soiltzea gertatuko zen eta bestean jaur- alomorfoa eratu zen, Jaurisasia toponimoan bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario