Arritolabekoa da Ispasterko baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XVIII. menderaino heltzen dira: Arritola (1704, 1796, 1798). Toponimoan ez da aldaketarik izan, bukaerakoa behe + -ko + -a baino ez da eta litekeena da inoiz beste Arritola(goikoa) bat izatea.
Toponimoa izateaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bigarren erdialdetik lekukoak daude:
Azalbide bat litzateke Arrieta + ola jatorrian izatea, eta hala uste dute Auñamendi entziklopediakoek, Arritola toponimorako ematen duten azterketa hauxe delako:
EtimologiaHorrela *Arrietaola > Arritola bilakaera gertatuko zen, baina lekukoak nahiko zaharrak dira horrelako toponimo garden bat iluntzeko. Sarrera honetan beste hurbilketa bat proposatuko dugu, aldaketa batzuk behar dituena, Larriti PI + ola. Antroponimo hori lehenago aipatua izan da, *Larritizabal (toponimoaren sarreran. Lekuko oso gutxi heldu dira, baina toponimiara ere igaro zen. Bi aldaketa izango ziren, lehena, hasietako albokoaren galera beharbada disimilazioz, *Larritiola > *Arritiola, berdina gertatuko zen Opilluaga toponimoan. Bestea, io bokal bilkuraren desegitea, diptongorik ez sortzeko, *Arritiola > Arritola.
Ver ARRI (3), ETA, OLA (1).
Beharbada aldaketak erraztuko ziren behin antroponimoa itzali ondoren, eta hori oso aspaldian gertatu zen, antroponimoaren lekuko urriek erakusten duten bezala. Horrela, toponimoa egonkorra izan da azken mendeetan, ustez bi elementu ohikoak zituelako, harri eta ola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario