viernes, 5 de junio de 2026

Justaenea toponimoa

 Justaenea da Alegiako baserri bat, Gipuzkoan. Lekuko gehiagorik ez da aurkitu, ez zahar, ez berri.
Toponimoaren lekuko bakar honetan oinarri harturik, hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian antroponimo bat, emakumezkoa, Justa. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Justaren lekukotza zaharra da, XVI. mendearen hasieratik, hau da, mota horretako agiriak daudenetik, lekuko ugari daude, gehienak Arabakoak:

Horrelako datuek erakusten dute antroponimo honekin sortutako toponimoak nahiko zaharrak izan daitezkeela, dirudienez lehenik Araba aldean ohiko bihurtu zen eta handik sortaldera hedatu.
Antroponimo honen gizonezko aldaera Justo edo Justu izango zen eta lekuko bat Justubaso toponimoa da. Sarrera horretan Justu antroponimoaren informazio gehiago dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario