lunes, 1 de junio de 2026

Zorrostarria toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

ZORROSTARRIA, 1540, mojonera de Loquiz-Contrasta.
Lekukoaren data oso goiztiarra da, XVI. mendearen erdialdekoa eta toponimoaren analisiak ez du zailtasunik, zorroztarri hitz elkartua dagoelako eta artikulua bukaeran. Lekuko toponimiko hau ez da bakarra hitz honekin, Zorrostarriaga eta Zorrotzarrieta toponimoak ere daudelako. Azken honetan zorrotzarri aldaera erabilia izan zen. Beraz Arabako eta Bizkaiko toponimoetan zorroztarri agertzen da eta Gipuzkoakoan zorrotzarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario