Txuriokorta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Txuriokorta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko uztailaren 20(a), asteartea

Txuriokorta toponimoa

 Txuriokorta Zornotzako toponimo bat zen, XVIII. mendearen erdian jaso dira lekuko guztiak, 1740. urtean: Churiocorta, Churio corta, Churio corta eta churiorta.
Toponimoak bi elementu izango zituen, Txurio antroponimoa eta korta izena. Euskaltzaindiaren EODA datu-basetegian badago Txurio izenari buruzko sarrera:

Txurio
Erdi Aroko euskal izena. 1448an Churio Ecibay, OƱatiko (Gipuzkoa) ganboarra, agertzen zaigu Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan. Aldaera: Xurio.
Txurio aspalditik galdutako izena da, baina bere aztarrena hedatu zen toponimiara eta Txuriokorta toponimoa da antzinako antroponimoaren erakusleetako bat.