viernes, 15 de diciembre de 2023

Landabitxia toponimoa

 Errioxako toponimo zahar hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano izeneko bilduman dago lekuko bakarra, 180. agirian 1088. urtekoan:

[...] parte, via; et de sursum, vinea de domna Tota. Et alia serna in Aiuga, deorsum parte via vadit. Et tercia serna in defesa de Sagga. Et tres vineas: una ex his deorsum via que vadit ad Emnes; alia vinea inter Ternero et Morico, latus via; tercia vinea in Lhandaviggia, latus vinea de dompna Tota, et semita per medio.
Toponimoak idazketa ezohikoa du, lehenengo silabatik hasita, <h> horrek ez zuen hasperenik erakutsiko baina zaila da jakitea zertarako idatzi zuten. Toponimoaren azken aldean ere, bada zer aipatzeko, <gg> digrafoak islatuko luke egun <tx> idazten dena. Antzeko grafiak daude Erdi Aroko agiri zaharrenetan, horrela, Donemiliagako kartularioan badago Oggando de Villa Porchera (CSM 174, 1055) izenekoa, egun Otxando bezala jarriko genukeena.
Toponimoaren interpretazioa zuzena bada, toponimoak hiru elementu lituzke, bukaeran -a artikulua, eta aurrerago bitxi hitza, izenondoa, ziurrenik:
2. pitxi (V, G, L-ain ap. A). Ref.: A (pitxi); Etxba Eib (pitxia). Precioso, adornado; hermoso. "Lindo (voc. puer.)" A. Cf. HARRI-BITXI. Tr. Documentado en textos meridionales desde finales del s. XIX.
Hitzak dituen esanahien artean hauxe da egokiena, gure ustez. Bide batez, Orotariko Euskal Hiztegiaren sarreran lehenengo agerpena XIV. mendekoa da, Jacue Bichia (1366). Hori kontuan hartuz, Landabitxia toponimoak ia 300 urtez aurreratuko litzateke, hitzaren agerpena XI. mendean jarriz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario