Munita da Tolosako hainbat toponimotan ageri den oinarria, hirurak baserriak dira: Munitabarrena, Munitaberri eta Munitagoikoa.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bi lekuko daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
MUNITA (prop.) Auzo txiki ballara, TolosaXVII. mende hasierakoa den Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan bi lekuko daude, bata Tolosari dagokio, bestea Urnietari:
MUNITA GOIKOA (prop.) Auzo txiki ballara, Tolosa
Muñita, TolosaTolosako toponimoaren grafia ez da beste inon agertu eta litekeena da akatsa izatea.
Munita, Urnieta
Toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik lekuko ugariak badira:
Ondorioztatu daitekeenez, Munita toponimo zaharra da eta, XVI. mendean egun dagoen izen bera zegoen. Toponimoaren analisia izen hori jatortzat hartuko du, beraz, ez du kontuan hartuko beste izen zaharrago baten aldaera izatea. Toponimoaren hasierak antza du Muniegi eta Munibe bezalako toponimoekin. Hauetarako *muni hitz zaharra oinarritzat proposatu dugu, muino ezagunarekin lotura izan dezakeena. Baina badago oso izen antzeko bat, Munio antroponimoa, Muniosoro toponimoaren oinarria dena. Antroponimo honek eratorri batzuk izan zituen, Muniko antroponimo hipokoristikoa bezala, Munikosoroa eta Munikola toponimoetan dagoena. Muniko izenean Munio antroponimoaz gain, -ko atzizki txikigarria dago. Beharbada Munita toponimoa ere multzo horretakoa da eta toponimoa baino lehenago, antroponimoa izan zen. Lekuko zuzenik ez dago eskura, baina antroponimo ustezko honen egitura argia da, alde batetik Munio izena eta bestetik, -ita atzizki txikigarria edo hipokoristikoa. Berazkita eta Otsaita toponimoetan eite bereko antroponimoak daude, lehenaren lekukoak badira, baina Otsaita toponimoaren kasuan *Otsaeta edo *Otsaita berreraikiak dira. Munita toponimoari dagokionez, antroponimoa *Munita izan zitekeen edo *Munieta, baina lekukoetan ez da behin ere agertzen aldaera hori eta lekukotza zaharra da, XVI. mendetikoa.
Beste kontu bat dago, gutxi batzuetan -eta atzizkia aldatu zen -ita bezala agertuz, horrelakoak dira Arexita eta Labaita toponimoak. Azken honetan aldaketa bokal disimilazioak azal dezake, bestean zailagoa da azalbide hori.
Laburtuz eta kontuan izanik baserriak direla, normala da hauen oinarrian antroponimo bat izatea. Hori dela era, *Munita antroponimo emakumezkoa proposatzen dugu, Munio antroponimotik sortua, bukaeran -ita atzizki hipokoristikoa duela. *Munitaren lekukorik ez badago ere, izena osatzen duten bi elementuak oso ezagunak dira eta, alderdi semantikotik ez litzateke oztoporik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario