Matxiku da Berastegiko toponimo bat, baserri bat. Gainera, badira toponimo eratorri batzuk, Matxikuko borda eta Matxikuko karobia. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
MATXIKO ATZEA (desh.), Eguzki aldeBi lekukoak kontuan hartuz, bilakaera gertatu da, Matxiko > Matxiku. Lekuko fidagarriak badira, aldaketa hori nahiko berria izan da, azken 50 urteetan gertatua, beharbada lekuko gehiago beharko lirateke aldaketa horren data ziurtatzeko. Edonola ere, badirudi aldaketa bat gertatu dela, i-o > i-u bokal asimilazioa. Hau nahiko ezaguna da eta euskal lurralde batzuetan ohikoa da.
Toponimoan antroponimo bat dago, Matxiko, blog honetan behin baino gehiagotan aipatua, Matxikobaso toponimoan dagoena. Matxikorta edo Matxikortina toponimoetan aukera dago izen hori izateko, baina Matxi ere izan zitekeen oinarria. Izan ere, Matxi antroponimoaren hipokoristikoa da, -ko atzizki txikigarria erantsia. Matxi bera hipokoristikoa da, Martin antroponimotik, edo zehatzago izanez, Marti euskal egokitzapenetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario