lunes, 4 de mayo de 2026

Astalardi eta Astarlasoro toponimoak

 Astalardi eta Astarlasoro dira Ataungo toponimoak:

Astalardi
Astalardi: 1410 “sel de Beringas hastalardia”.
    Izaera: larrea
    Kokalekua: Aralar
    Erreferentzia: 25. karp. 496. zk. 10449 erreg.

Astalarsoro
Astalar soo: (= heredad de Astalar, cardancha). Fue heredad y abundaba en ella la cardancha.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Kiñu zearra
    Erreferentzia: 12. karp. 217. zk. 5406 erreg.
Bi toponimoen analisia Ataungo toponimiaren biltzaileak eman zuen, cardancha hitzarekin itzuliz. Orotariko Euskal Hiztegian hitz bera agertzen da, astalar izena, informazio gehiagorekin:
astalar.
(G, AN-larr) Ref.: A; Arzdi Plant1; Iz To .
" Carlina acaulis, ajonjera" Arzdi Plant1. "Cardencha, cardo áspero que crece en trigales" A. "La cardencha (cardo con pinchos)" Iz To. Cf. IC III 50: "Astalarra [...] argomal del asno".
Bitartean nexka, eperra bezain arin, [...] astalarren gañetik egan, lurra oñez ozta ukitzen zuela zoaien. Or Mi 100. Edo Gurutzea lorrean erabili al dut astalarretan yudu baten antzera? Ib. 145.
Bildutako lekuko zaharrena Azkueren hiztegikoa da, XX. mende hasierakoa eta Ataungo toponimoetan lehenengoa da XV. mende hasierakoa, hastalardia (1410). Beraz, *astalardi hitza bazen duela 600 urte eta horrela astalar zein *astalardi hitzen agerpena XV. mende hasieraraino aurreratzen da. Hitz elkartua da, asta- 'asto' + lahar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario