Tellitu da Barakaldoko baserri bat eta Galdamesko tontorra eta lepoa. Bi herriak mugakideak dira.
Toponimoaren joan diren mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Tellitu [N, TO]Tellido aldaera ere badago, nahiz eta lekuko gutxi izan:
Tellitu (barrio de), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Thellitu (la casa de) [Regato hasta Uengolea (del uarrio de)], Baracaldo, a.1796, FogVizcayaMs.
Tillitu (barrio de) (Urqullu y), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tillitu (varrio de), Baracaldo, a.1745, FogVizcayaMs.
Tellitu [N, NO]
Tellitu (Cosme de) [Urqullu y Tillitu (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Loyzaga (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Ugarte (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Zuazo (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido [N, NO]Azken honetan erromantzezko bilakaera ikusten da, bokal arteko horzkariaren ahostuntzea eta bukaerako bokalaren aldaketa.
Tellido (Domingo de Saldortun y) [Therreros (cuadrilla de)], Zalla, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido (Martin de Mendieta), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Tellitu toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak daude:Toponimoak bizitza luzea izan du eta bere jatorria antroponimo galdu batean dago, *Tellitu, baina lekukorik ez badu ere, bere jatorria antzematea erraza da jakinik Tello antroponimoa izan zela. Azken zatia -ittus atzizki txikigarria litzateke, eta, beraz, antroponimo hipokoristikoa litzateke. Euskaraz Telu aldaera egokitua erabilia izan da, Telugain toponimoan dagoena, esaterako. Aztertutako toponimoan euskaraz gertatutako ll > l bilakaera ez zen jaso, berdin gertatu zen Gallarraga mendi izenarekin, urrun ez dagoena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario