Markos izan zen Mungiako etxe baten izena XVII. mendearen erdialdean, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan agertzen da:
Marcos [N, TO]Beharbada Markos hori etxearen jabea izan zitekeen garai hartan eta gero etxeari izena aldatuko zioten, berriro agertzen ez delako.
Marcos (la casa de) [Arechaga (confradia de)], Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Gipuzkoan, Markos agertzen da Ataungo bost toponimotan:
MarkosigartzaMarkos antroponimoarekin agertzen diren elementuak toponimoen biltzaileak azaltzen ditu, guztien egitura garbia delako. Markos egun ere erabiltzen da eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik, hau da, mota horretako agiriak daudenetik, lekuko ugari daude, gehienak Arabakoak:Markos antroponimoaren jatorria Marcus latinean dago, baina erromantzetik jasoa dugu, euskal toponimian *Marki agertzen da, baina lekuko antroponimikorik ez du utzi eta horrek salatzen du *Marki zaharra galdu zela eta Markos berriak ordezkatu zuela.
Markos igarza: (= sequeral de Marcos). 1797 “choza de Marcosigarza”.
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Aiesu
Erreferentzia: 18. karp. 172. zk. 7574 erreg.
Markosigartzako hegia
Markos igarzako egie: (= la loma de sequeral de Marcos).
Izaera: hegia
Kokalekua: Aiesu
Erreferentzia: 18. karp. 174. zk. 7576 erreg.
Markosigartzako iturria
Markos igarzako iturrie: (= la fuente del sequeral de Marcos).
Izaera: iturria
Kokalekua: Aiesu
Erreferentzia: 18. karp. 234. zk. 7645 erreg.
Markoslantegi
Markos lantegi: (= monte en explotación por Marcos).
Izaera: lantegia
Kokalekua: Saratxamendi
Erreferentzia: 21. karp. 156. zk. 8368 erreg.
Markosoroko ekarra
Markosooko ekarra: = la falda de Marko soo, heredad del peñascal o pendiente pelada.
Izaera: ekarra
Kokalekua: Arizaindieta
Erreferentzia: 03. karp. 590. zk. 1395 erreg.
No hay comentarios:
Publicar un comentario