miércoles, 27 de mayo de 2026

Mastiegi eta Maztizarra toponimoak

 Galdakaoko bi toponimo hauen iturri bakarra da Relación toponímica general de Galdácano lana, bi lekukoak XX. mendearen erdialdekoak dira:

Mastiegui: 1944, huerta de Aguirre.
Maztizarra: 1944, hierbal de Unquina-Bequea.
Bi toponimoak urte berekoak dira, bigarren elementuak hegi eta zahar dira, baina bitxia da oinarrian txistukaria ezberdina da, batean <s> eta bestean <z>. Beharbada hori txistukariaren neutralizazioaren isla da; hala ere, oinarria argia da, mahasti hitza, mahats + -di egitura duela. Dirudienez, Galdakaon mahatsa ez zen batere ezezaguna, Matxarloa toponimoa herri berekoa delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario