martes, 19 de noviembre de 2019

Matxitxa antroponimoa

Behin agertu da, Gipuzkoako gizon baten izena Erdi Aroaren bukaeran. Matxitxa aurkitzen da Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) izenburuko liburuan, 38. agirian, 1514. urtean:
E que la dicha su suegra le dixo a este testigo que vn sennor de la casa de Olayz, que se llamava Machicha Barri, padre d’esta María de Olayz, mudó la casa de Olayz de donde estava más açerca del dicho heredamiento, e porque hera tierra fértil...
Lekuko bakar horren analisia aski erraza da jakinik badela Matxitxo antroponimo hipokoristikoa eta baita *Matxitxen, Matxitxenborda toponimoren oinarria. Beraz, izenaren oinarria *Matxi 'Martin' litzateke eta atzizkia, -txa.
Oso izen hipokoristiko antzekoa baina oinarria *Matxi izan beharrrean, Martin izango zen Martixa, Martitxa izenetan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatuak, 210. or.:
Martixa, Martitxa, Martixe(a) (Marti): Martichia de La Carre (Iratxe, 1387, Goih., 1966: 144. Ikus, gainera, 1986: 302), Martixa de Araya (NB, 1396, Goih., 1966: 361), Marticha (Ond., 1495, Enríquez, 1991, 18), Martixa de Joangorena (Ihaben, 1552, At.p., 1., 82), Martixe de beramendi (Arruitz, 1594, Le.p., 1).
Matxitxa, beraz, *Matxi hipokoristikoaren bere ale bat litzateke, azken hau Martin izenaren hipokoristikotzat har daitekeena, edo zehatzagoa izanez, Marti aldaerarena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario