sábado, 16 de noviembre de 2019

Matxitxo antroponimoa

Behin agertu da, Gipuzkoako gizon baten izena Erdi Aroaren bukaeran. Matxitxo aurkitzen da Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) izenburuko liburuko 2. agirian, 1511. urtean:
E estimaron la casa de Machicho, hijo de Oxava, vn millar pequenno.
Nahiz eta agerpen bakarra izan, antroponimoaren egitura garbia da, *Matxi, Martin-en hipokoristikoa eta -txo atzizkia, blog honetan Matxitxenborda toponimoan *Matxitxen antroponimoa berreraiki genuen bezala, Matxitxo izenerako ez da berreraikitze lanik egin behar, lekuko zuzen bat heldu delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario