lunes, 21 de febrero de 2022

Urtisagasti toponimoa

Arrasateko toponimo honen lekukoek hiru mende iraun zuten, XVI. mendetik XIX. mendera. Aurkitutako lekukoak Arrasateko toponimia liburuan daude, 326. eta 327. orrialdeetan:

Toponimoak aldaera ugari izan zituen, hasierako Hurtisagasti (1565) laster aldatu zen, Ortu sagasti (1611), Urtusagasti (1649), Ortiz sagasti (1847)... Hala ere, Urtisagasti berandu arte agertzen da, aldaera honen azken lekukoa 1790. urtekoa delako.
Toponimoak bi elementu ditu, Urti antroponimoa, Orti hedatuagoaren aldaera eta sagasti izen arrunta, egun ere ezaguna. Orti izenaren jatorria latineko Fortunius antroponimoan dago eta Urti aldaera, ziurrenik, bokal asimilazioaren eraginez sortuko zen, o-i > u-i. Urti aldaerak lekuko gutxi utzi ditu, baina ematen du erabilera eremua sartaldekoa zela. Beraz, bat egiten dute Urti aldaeraren eremua eta toponimoaren kokapena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario