Maloerreka da Andoaingo erreka baten izena. Toponimaren lekuko zaharrik ez badago ere, izena nahiko gardena da, aldaketa ezezagunik gertatu ezbazaio. Bi elementu ditu, Malo antroponimikoa eta erreka, izen arrunta. Maloren erabilera antroponimikoaz P. Salaberrik bi lekuko ematen ditu bere Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:
Malo (cf. Garcia Ioroz Malo, 1136-1150, Art., 91; Sancha Maloa Aqueza, Artaxoa, 1330, LPN, 294. or.).Malo, lekuko gutxitan agertu bada ere, behin baino gehiagotan aurkitu daiteke bere aztarrena toponimian, horrela, badago blog honetan aztertutako Malotegi toponimoa, Donostiakoa. Beharbada eremu horretan izengoiti horrek izan zuen hedapen handiena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario