miércoles, 9 de febrero de 2022

Obikorta toponimoa

Galdakaoko toponimo zahar honen lekuko bakarra ezagutzen da, XVII. mende hasierakoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean dagoena:

Obicorta: 1607, agurbide entre Altamira y Elejalde.
Toponimoak bi hitz ezagun ditu, lehenengo aldiz begiratua, hobi eta korta, biak hitz ezagunak. Beharbada hala da eta dirudiena bada. Baina hemen beste hurbilpen etimologiko bat aurkeztua izango da, eta bi aldaketaren beharra ere bada. Korta hitza ziurra bada ere, hasierakoa ez da eta proposatuko den bezala, oinarriko elementua antroponimo bat litzateke, Hobeko, Erdi Aroan lekuko gutxi batzuk utzia eta Obekuri bezalako toponimoetan aztarrena utzi duena. Beraz Hobeko + korta > *Hobekokorta > *Obekorta > Obikorta. Bi aldaketa gertatuko ziren, bata haplologia izenekoa da, bi silaba berdintsu direnak batzen direnean bakarra geratzen da. Bestean, bokal disimilazioa gertatuko zen, o-e-o > o-i-o. Beharbada aldaketa hau herri etimologiari dagokio, *Obekorta ilunskoari Obikorta gardena kontrajarriz. Aldaketa bera beste toponimo batean dago, Galdakaokotik ez urrun, Laudioko Obikola toponimoan ere gertatuko zen, gainera, toponimo honetan nabarmenagoa da bokal aldaketa izan zela, "hobiko ola" izan balitz, *Obiola sortuko zelako, ohi den bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario