miércoles, 16 de marzo de 2022

Ziloeta toponimoa

Toponimo honen lekukoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Ciloeta [N, TO]
Ziloeta (el molino de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Ziloeta (la caseria de), Amoroto, a.1745, FogVizcayaMs.


Ciloeta [N, NO]
Ziloeta (Francisco de), Jemein, a.1704, FogVizcayaMs.

Cilueta [N, NO]
Cilueta (Ramon de), Mundaca, a.1798, FogVizcayaMs.

Cilloeta [N, NO]
Cilloeta (Joseph de) [Echeuarria (la casa de)] [Demenigo hasta San_Pelayo (del barrio a la feligresia de)], Bermeo, a.1796, FogVizcayaMs.
Cilloeta (Ramon de) [Elejalde (la casa de)], Mundaca, a.1796, FogVizcayaMs.
Ciloeta (Juan de) [Echeuarrieta (la casa de)], Mundaca, a.1796, FogVizcayaMs.
Mendexa eta Amoroto herri mugakideak dira, beraz, izan liteke toponimo bat, bi herritan banaturik dagoena. Toponimoak aldaera batzuk baditu, Ziloeta, Zilueta, Zilloeta, guztiak azalekoak dira, oa > ua bokal disimilazio automatikoa da zenbait eremutan, albokoarenarekin ere berdintsu gertatzen da.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran -eta atzizki ezaguna eta hasieran zilo izena, zulo hedatuagoaren aldaera. Antzeko toponimoa Ziloaga da, azken honen ezberdintasun bakarra, atzizkiarena litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario