miércoles, 9 de marzo de 2022

Ziloaga toponimoa

 Ziloaga Igorreko basoa da. Bizkaian bazen beste toponimo bat, Natxituan, Ea herrian, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan XVIII. mendeko lekuko batzuk daude:

Ciloaga [N, TO]
Ziloaga_Azecoa (la caseria de), Nachitua, a.1745, FogVizcayaMs.
Ziloaga_Aurrecoa (la caseria de), Nachitua, a.1745, FogVizcayaMs.

Ciloaga [N, NO]
Ziloaga (J(ose)ph de) [Poruena (la caseria de) (pr.n.res)] [Basecheta (cofradia de)], Ereño, a.1745, FogVizcayaMs.
Ziloaga (M(a)r(ti)n de) [Yrustiaga (la caseria de)], Nachitua, a.1745, FogVizcayaMs.
Ziloaga (ynquilino) (Juan_Baup(tis)ta de) [Laa hasta Elexalde (varrio de)], Ybarranguelua, a.1745, FogVizcayaMs.
Bi toponimoetan, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, elementu beberak izango genituzke, bukaeran -aga atzizki ezaguna eta oinarrian zilo izena, zulo hedatuagoaren aldaera. Orotariko Euskal Hiztegian adierazten den bezala, Bizkaiko euskaran ere ezaguna da, Zuberoaz gain:
[...]
Tr. Documentado en textos orientales y en Aresti. Hay algunos ejs. vizcaínos: Añibarro (zillo), un manuscrito del fondo de Bonaparte (silluba), Erkiaga (zilo, zillo) y B. Enbeita.
Ziloaga bezalako toponimoek erakusten dute zilo aldaera ere izan zela garai batean Bizkai aldean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario