lunes, 21 de noviembre de 2022

Semezar antroponimoa

 Erdi Aroko izen hau nahiko bitxia da, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) izenburuko liburutik eskuratu dira lekukoak, Semezar de Agirre izeneko batenak, 17. agirian, 1499. urtean:

E que los que no quisieron ni pasaron debaxo de la dicha lança ni quisieron ser en ello son Lope de Oyanguren e Juanes de Vrdanybia e Semeçar de Aguirre e Perucho de Aguirre e Martín de Aresti e Domingo de Aguirre e Juanes de Otaçe e Juanecho Vureder...
Azken lekukoa dago 40. agirian, 1500. urtean:
Repreguntado quáles fueron las personas que no pasaron debaxo de la dicha lança, dixo qu’este testigo no pasó porque le pareçía cosa fea, como dicho tiene, y Semeçar de Aguirre e Santuru de Aristi...
Ez da Semezar analizatzeko zaila, bi elementuz osaturik dago, seme eta zahar. Esanahiari dagokionez, seme zaharrena, nagusia izendatuko luke. Premu hitzaren sinonimotzat har daiteke. Badago izan daitekeen beste kide bat, askoz zaharragoa, Erromatar Aroko Ummesahar antroponimoa, Lergakoa.
Dirudienez, Semezar Hondarribian baino ez da agertu, eta hori izan daiteke herri honetan bertan sortutako izena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario