Galbete etxe izena behin aurkitzen da, 1625. urte inguruko Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa izeneko liburuan, badago Zegamako etxeen artean Galbete izenekoa:
...Gozategui, Mendolde, Arrieta, Echeverria , Echeverria, Echeverria, Amiano, Ibiacaiz, Ugarte Galbete, Unzurrunzaga, Gorrichategui, Antia. 21.Toponimo honetan antroponimo bat izango zen, Irigoienek, bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan antroponimo hori aipatu zuen, Calvet aldaera duena:
3.82. Ikus XII eta XIII menderako CALVET: Calvet d’Elizaldea, (c. 1173, Doc. Artajoneses, dok. 132); don Calvet de Exarren, (1227, El gran Pr. Nav., dok. 200); don Calvet de Exarren, (1227, El gran Pr. Nav., dok. 200).Antroponimotik toponimora aldaketa batzuk gertatuko ziren, alde batetik hasierako herskariaren ahostuntzea, k- > g-, fenomeno hau ohikoa da maileguak euskarara egokitzean, horrela, Betroitzaga toponimoan, oinarriaren azken jatorria Petrus latin antroponimoan dago.
Azken aldaketa bukaerako bokalari dagokio, Irigoienek emandako lekuko guztietan ez dago bokal hori, baina fenomeno hori erdaraz ere gerta zitekeen.
Beraz Calvet antroponimotik sortua litzateke Galbete toponimoa. Etxe izena zenez, normala da etxearen jabearen izena hartzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario