Margolbe da Mendexako baso bat. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek oztopatzen du etimologia egitekoa, esaterako, ematen du lotura duela Margola toponimoarekin. Hasiera berdina da, baina hemen lotura beste toponimo batekin proposatuko dugu, Malkorri toponimoarekin. Honetan malkar izena zegoela adierazi genuen, malkor aldaerarekin. Margolbe toponimoan ere hitz hori dago, baina aldaketa batzuk gertatu dira. Hasteko, alboko atzeko belarea ahostunduko zen, lk > lg. Gainera, metatesi bat kontsonante urkarien artean, l-r > r-l. Bilakaera osoa horrela gertatuko zen: malkor + -be > *Malkorbe > *Malgorbe > Margolbe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario