Labaka da Bidania-Goiazko toponimoa, baserri bat. Badira bi toponimo eratorri, biak baserriak: Labakabarrena eta Labakabatxo. Gainera, Gipuzkoako bi baserritan ere Labaka dago, nahiz eta izen lehenetsia ez izan, Lasarte-Orian Labakanea eta Larraulen Labakane.
Lekuko zaharrenak XVI. mendearen hasierakoak dira, aurkituak Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:
Beharbada garai batean *labaka izan zen hitz arrunt bat, baina egun ez dago horrelakorik eta geratzen dena Labaka toponimoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario