Labaita [N, TO]Toponimoa bi zatiz osaturik izango litzateke, laba- eta -ita. Lehenengoa laba 'labe' litzateke, -e > -a bilakaera gertatua, bizkaierazko andra 'andre', lora 'lore' eta hainbat hitzetan agertzen den aldaketa bera. Atzizkia, berriz, -eta litzateke, ae > ai bilakaera gertatu zaiola, bokalen disimilazio bat. Beraz: laba + -eta > *Labaeta > Labaita. Atzizkiaren bilakaera ez da oso zabaldua, baina toponimian badira hainbat adibide, eta Labaita litzateke haietako bat.
Labayta+ (la casa de) [Ocango (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Labayta+ (la caseria de) [Murgueytio (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
martes, 13 de agosto de 2019
Labaita toponimoa
Berrizko toponimo hau bi aldiz lekukotzen da. Lekukoak XVIII. mendekoak dira eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jaso dira:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario