viernes, 15 de septiembre de 2023

Valderiz toponimoa

 Valderiz da Oiongo erreka-zuloa, sakana. Bi lekuko zahar daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan, XVIII. mendekoak:

BALDERIZ, 1780, labrantío de Labraza.
VALDORIZ, 1750, monte de Labraza.
Litekeena da toponimo bera izatea eta ziurrenik bigarrenean akatsa gertatuko zen, kontuan izanik 1780. urteko lekukoa eta gaur egungoa. Gainera, ez da erraz ikusten o > e bilakaera ustezko hori. Lekuko gehiago agertuz gero ziurtasun handiagoa izango zen.
Toponimoa erdarazkoa da, nahiz eta barruan euskal bilakaerak jasan duen elementu bat izan. Toponimoak hiru elementu ditu, val-, valle izenaren eratorpen aldaera, de preposizioa eta Eritz antroponimoa. Egitura berdina Valdepaderna toponimoan dagoena, aldatu dena antroponimoa da.
Analisia zuzena bada, euskal antroponimo bat izan zen erdal toponimo baten elementua. Baina hori ez da batere harrigarria, oso erraza da antroponimoak hizkuntza batetik bestera mugitzea, euskal toponimo askotan erdal jatorriko antroponimo ugari daude eta, gutxiagotan, euskal eremutik hurbil euskal antroponimoak ere agertzen dira eta Valderiz toponimoa beste adibide bat litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario