Doñakua da Arabako Donemiliaga udalerriko basoa. Toponimo honen lekuko batzuk daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
DOÑACUA, (1719), labrantío de Villafranca. 1849, monte de Vicuña.Villafranca eta Burgelu/Elburgo oso hurbil daude, Bikuña urrun dago. Beraz, alde batetik Doñakua eta Doñakuzabala toponimoak Villafranca eta Burgelu herrietakoak ziren, beste aldetik, bazen Bikuñako herrian beste toponimo bat, hau ere Doñakua izenekoa. Azken hau ziurrenik Doneakue toponimoaren aldaera baino ez da. Orduan, Doneakue eta Doñakua toponimo beraren aldaerak lirateke, Doneakue zaharrena litzateke.
DOÑACUAZABALA, término de Elburgo.
Azken honen sarreran etimologia bat eman genuen, done + Jakue zen, hagionimo bat edo santu izen bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario