Kortaka da Aulestiko tontor bat, Bizkaian. Lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da, Cortaca (1780). Beraz, bi mende eta erdi inguru iraun du aldatu gabe eta ziurrenik lehenagokoa da. Hala ere, ez du ezaugarri berezirik anzinakoa izateko. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, oinarrian korta izena, hainbat esanahi dituena eta toponimian nahiko hedatua. Azken elementua nabarmenena da, agian, -ka atzizki txikigarria dagoelako, Arkaka eta Labaka toponimoetan ere dagoena. Atzizki honek oso antzeko bat du, -ko, esanahi berdina duena txikigarritasun adierazlea ere badelako, baina bokala ezberdina du. Beharbada bitasun hau erromantzetik mailegatua da, honetan genero bereizketa egiteko, euskaran antroponimian sartuko zen eta gero lexiko orokorrera hedatu zen baina oraindik ez da zehaztu bi atzizkien arteko bereizketa, inoiz izan bada, antroponimiatik kanpo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario