Arkaka da Zaldibiko aurkintza bat. Toponimo eratorri bat du, Arkakako iturria. Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialeko web orriko lekukotza ez da zaharra, Arkaka, 1992. urtea.
Toponimo horrek bi elementu izango zituen, oinarrian arka izena. Hitz honen lekukoetan 'kutxa' esanahia bada ere, garai zaharragoetan uharka hitz elkartuaren sinonimoa izango zen, Nafarroako Arkaburua edo Arabako Arkauti toponimokoak bezala.
Azken elementua -ka atzizki txikigarria litzateke, Labaka edo Urataka toponimoetan dagoen atzizki bera.
Eguneraketa (2026-03-09):
Arkaka, Zaldibiko toponimoa izateaz gain, Ataunen ere Arkaka izan zen. Ataun eta Zaldibia herri mugakideak direnez, Arkaka toponimo bakarra izango zen, bi herritan banatua. Bide batez, Ataungo lekukotza txikia ez da:
ArkakaLekuko zaharrena XVIII. mendearen erdialdekoa da, Arcacaco erreca, 1751, Arcaca, 1774. Ikus daitekeenez, toponimoa ez da aldatu azken 250 urteetan. Ataungo toponimoaren sarreran azterketa etimologiko bat dago, Joan Arinena: Arri-ika-aga. Halakorik ez dago eta toponimoaren lekukotza zaharra bada ere, ez dago jatorrizko izen honen aztarrenik eta horrek pentsarazten digu sarreran eman genuen etimologia zuzena dela, ez da aldatu beharrik.
Arkaka: (= Arri-ika-aga). 1774 “Arcaca”.
Izaera: borda
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 116. zk. 9625 erreg.
Arkakako bordea
Arkakako bordea: (= la borda de Arkaka). Construida hacia 1924 para depósito de hierba y de herramientas.
Izaera: borda
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 211. zk. 9730 erreg.
Arkakako errekea
Arkakako errekea: (= la regata de Arkaka). 1751 “Arcacaco erreca”.
Izaera: erreka
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 115. zk. 9624 erreg.
Arkakako zubia
Arkakako zubie: (= el puente de Arkaka).
Izaera: zubia
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 118. zk. 9628 erreg.
Arkakako zubiko iturria
Arkakako zubiko iturrie: (= la fuente del puente de Arkaka). Es agua sulfurosa.
Izaera: iturria
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 114. zk. 9623 erreg.
Arkakatxiki
Arkaka txiki: (= Arkaka menor). 1763 “Arcaca chiqui”.
Izaera: borda
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 121. zk. 9631 erreg.
Arkakatxikiko bordea
Arkaka txikiko bordea o Arkaka txikiko saroia: (= la borda de Arkaka menor). (=el sel de Arkaka menor). 1773 “sel de Arcaca chiqui”. A la entrada del siglo XIX construyeron una eskorta o recinto de setos para castañas y más tarde hacia 1885 construyeron la borda.
Izaera: borda
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 117. zk. 9626 erreg.
Arkakatxikiko saroia
Arkaka txikiko bordea o Arkaka txikiko saroia: (= la borda de Arkaka menor). (=el sel de Arkaka menor). 1773 “sel de Arcaca chiqui”. A la entrada del siglo XIX construyeron una eskorta o recinto de setos para castañas y más tarde hacia 1885 construyeron la borda.
Izaera: saroia
Kokalekua: Inzarzu-Insusti
Erreferentzia: 24. karp. 117. zk. 9627 erreg.
No hay comentarios:
Publicar un comentario