Lumane da Irurako baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Anoetako Beko ballarakoa:
LUMANE (prop.)Toponimoa nahiko iluna da eta, gainera, dauden lekukoak nahiko berriak dira baina aldaketa bat ikusirik, toponimoari dagokion etimologia eskuratzea erraza da. Gure ustez, sudurkari asimilazioa gertatu da eta aurreko egoerara itzuliz, *Lubane berreskuratuko gehuke, luban hitzaren oso antzekoa. Azken bokala leku deklinazioan gehituko zen: Luban-e-ra, Luban-en > Lubane-ra, Lubane-n.
Luban izenaren aldaerak ugariak dira:
luban.Luban hitz elkartua da, oinarrian dago lu-, lur hitzaren eratorpen aldaera zaharra eta ondoren, *eban, ebaki aditzaren erroa. Aldaera guztiak lueban aldaera zaharrenetik sortuko ziren, luban-en /ue/ bokal bilkura soilduko zen.
(V-m), lubagan (V-och), lubegan (V-ger-och), lugan (V-arr; -aan V-gip), lueban (V; Lar in Aq 1455), luaban (Lar in Aq 1455), lugaban (H (V)) Ref.: A (lubagan, lubegan, lueban, lugan); AEF 1926, 74; Iz ArOñ (lugaana).
Trinchera; muro de tierra. "Vallado" , "trinchera", "trinchera rodeada de zanja" A.
Hitz elkartu antzekoa da gareban, hasierako elementua garo 'ira' dela, Garaban toponimoetan dagoena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario