Jandrome da Gatikako tontor bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, monte de Jandure chiquerra (1862). Izen hau oso ezberdina da geroko jasotakoarekin, XX. mendearen bukaeratik Jandrome agertzen delako. Bi izen daude eta lekuko zaharragorik agertzen ez den bitartean, Jandrome izango da aztertzekoa. Jandure, ziurrenik, kakografia da, gaizki idatzi edo irakurritako izena. Jandromeren hasiera gogorarazten du Jandisolo toponimoarena, azken honetan Jaundi antroponimoa bazen, Jandromerenean Jaun Romae izan liteke, Irigarai eta Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanean agertzen den bezala:
Tarteko /d/ horzkaria izan daiteke nr bilketaren ondoriozkoa, cf. Endrike 'Henrike'. Beste aukera bat izan daiteke beste elementu bat: Jaun done Erromae. Baina honek laburketa handia beharko zuen, done hitzaren fonema guztiak, hasierakoa izan ezik, galtzeraino.
No hay comentarios:
Publicar un comentario