Zelaeta da Ormaiztegiko baserri bat, herri berean Zelaetaberri baserri ere badago. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira: Celaeta-chiqui, Celaeta-barrena eta Celaeta-eche, guztiak 1857. urtekoak.
Toponimoa deitura ere egin zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. hasierako lekukoak daude:
Toponimoa azaltzeko aldaketa txiki bat beharrezkoa da, bokal arteko /i/ galtzea, beraz, zelai + -eta > *Zelaieta > Zelaeta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario