martes, 9 de diciembre de 2025

Ibiur toponimoa

 Ibiur da Gipuzkoako hainbat herritako toponimoa; urtegi bat da Abaltzisketa, Baliarrain, Gaintza eta Orendain herrietan. Azken hiru herri horietan aurkintza ere bada. Tolosan aurkintza bat da eta badira lurralde horretan toponimo gehiago. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, sarrera honetan proposatuko den etimologia ez du, ustez, alde ahulik. Dena den, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan azalpen bat dago, 102. or.:

Dirudienez, ibi ikusten du toponimo hauen oinarrian baina gure ustez, ur hitza dago. Beste elementua bihur adjektiboa litzateke eta bilakaera hauxe izango zen: u- 'ur' + bihur > *Ubiur > Ibiur. Bihur hitza agertzen da blog honetan aztertutako Biurrain toponimoan, baina hor, bihur izengoitia izango zen. Hasierako elementuan aldaketa bat gertatu zen, bokala aldatu zen Iberondo toponimoan bezala. Beharbada bokal asimilazioa izan zen, u-i > i-i. Hala ere, batzuetan, ur hitzaren eratorri batzuetan bokal aldaketa gertatzen da, horrelako lirateke ibai eta idoi hitzak, baita aipatutako Iberondo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario